Eka 28 2012

Mapa kontzeptuala

Published by under Sailkatugabeak

Irakasgaian zehar hainbat kontzeptu landu ditut. Batzuk ezagunak nituen, beste batzuk, berriz, ez. Berri hauekin arazo txiki batzuk izan ditudan arren, konpontzen saiatu eta hein batean lortu dudala uste dut. Hala ere, IKTen mundua hezkuntzako errealitate bihurtzen ari den garai honetan, mundu anitz eta zabal horretan trebatzen jarraitu beharko dugu.

Hona hemen mapa kontzeptuala:

No responses yet

Eka 28 2012

Bideo proiektua

Published by under Sailkatugabeak

Ukaezina da: interneta askoren egunerokotasuneko errealitate bihurtu da. Informazioa lortzeko, lagunekin hitz egiteko, erosketak egiteko, bidaiak antolatzeko… Egun dena egin daiteke internet bidez. Batzuentzat erosoagoa, besteentzat arrotzagoa. Batzuentzat komenigarria, besteentzat arriskutsua. Modu baten zein bestean, interneta gure errealitateko parte da eta horren aurrean, erabilpen egokia egiteko ahalegina egin behar dugu. Izan ere, munduko gauza onenak eskuragarri ditugun moduan, hain onak ez direnak ere sarean ditugu, eta hauen aurrean kritiko izaten jakin beharko dugu.

BIDEOA:

No responses yet

Eka 28 2012

Baliabideen gida

Published by under Sailkatugabeak

Hezkuntzari eskainitako baliabide sorta anitza dugu interneten. Eskura dugun guzti horretatik, baina, egoeran egoerakoa erabiltzen jakin beharko dugu, momentuko beharrei erantzuteko asmoz. Hona hemen, hezkuntza orokorrerako eta hezkuntza berezirako eskura ditugun baliabide batzuk.

No responses yet

Eka 28 2012

IKTak aztertuz

Published by under Sailkatugabeak

IKTak Debagoienako ARIZMENDI ikastolan. IKTen arduradunari egin nion elkarrizketa bat txertatzen dut, berak oso ondo adierazten baitu Ikastolan IKTek duten lekua.

No responses yet

maiatza 30 2012

2. jarduera: IKTak aztertuz

Published by under Sailkatugabeak

Behin bloga sortuta, bigarren jarduera aurkeztuko dut.

Debagoienako Arizmendi Ikastolan IKTek duten presentzia eta funtzionamenduaz jardungo naiz. Ni ikastetxe honetan hezitakoa naizen arren, nire ikasle garaietan, IKTen mundua ez zegoen hain garatua. Orain, aldiz, Teknologia Berriak ikasleen egunerokotasuneko parte dira. ‘Mondraberri’ Arrasateko egunkari digitalean lanean egon nintzenean, Arizmendi Ikastolako IKTetako arduradun den Arantza Arregiri egindako elkarrizketa bat gehitzen dut. Bertan, oso ondo azaltzen da IKTek Arizmendi Ikastolan duten presentzia eta funtzionamendua.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3075135&menuId=6207978

 

 

IKASTETXEA

ARIZMENDI ikastola Deba Bailaran dagoen ikastola bat da. 1999an, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako hainbat ikastola batu zituen eta orain, gune ezberdinetan banatzen den ikastola bakarra da Arizmendi. Hauxe da herriotan duen banaketa eta gune bakoitzak duen izena:

IKASTOLA da. Euskara, izateko era bat da. Komunikatzeko era eta baita izateko era bat ere. Pertsona izateko modu bat da euskara Arizmendirentzat, identitate eta ezaugarrien zati bat, alegia.

KOOPERATIBA da. Lan egiteko era bat da kooperatiba izatea, norbanakoaren eta gizartearen ongizatea eta garapena helburu dituen talde-lana, hain zuzen. Identitatea, norbanakoarena eta kolektiboa diren moduan, ongizatea ere norbanakoarena eta kolektiboa da.

GIZARTERA ZABALIK bizi da. Gizarteak sortua izan bada, gizarteak ere gestioan parte hartzea garrantzitsutzat jotzen da. Gizartearentzat eta gizartearekin, etengabeko prozesu eraldatzaile batean.

Identitate indibidualari dagokionez, hainbat konpetentzia garatzea da helburua. Zeintzuk dira konpetentzia horiek?

1.- Norbera izaten ikastea

Pertsona izaten ikastea: nork bere burua ezagutzen, norbera izan eta emozio negatiboak kontrolatzen, nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioesten, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen eta ohitura osasuntsuak hartzen, seguru sentitzeko. Hainbat azpi-balore irakatsi nahi dira, baita ere: autonomia (ikasleak bere kabuz lan egitea, irtenbideak aurkitzen saiatuz eta lana planifikatu eta antolatuz), auto-exijentzia (ikaslea bere lanak ondo egiten saiatu eta denbora ondo aprobetxatzea) eta auto-erregulazioa (ikasleak bere lorpenak eta zailtasunak identifikatzea eta hauek gainditzeko estrategia egokiak garatzea) dira. Ikasleek guzti hauek lortzen eta garatzen ikastea helburu du ikastolak. Autogestioa aurrera eramatea ere Arizmendik duen beste balioetako bat da. Ikasleak bere ibilbide propioa erabaki eta egin dezan, gelaren antolamendu eta kudeaketan, espazio eta denbora malguak eskaintzen dira.

2.- Elkarrekin bizitzen ikastea

Harreman positiboak izaten eta gatazka-egoeratan, errespetua, ikasleak gainerako ikaskideak, andereño-maisuak eta ikastolako langileria errespetatzeko. Bestalde, gelako lan-giroa, ingurunea eta materiala ere errespetatzea. Lankidetza, taldean hartutako erabakiak errespetatuz eta laguntzeko prest egonez. Ikasleak talde lanean dagokion erantzukizunaz jokatu eta hartutako erabakien ondorioak barneratzen ikasi beharko du.

3.- Komunikatzen ikastea

Bi hizkuntza ofizialetan eta, gutxienez, atzerritar batean komunikatzen ikastea da xedea. Komunikabideak eta informazio-komunikazio teknologiak interpretatzen eta erabiltzen jakitea garrantzitsua da. Ingelesa lau urtetik gora ikasten hasiko dira ikasleak eta gaztelera, Lehen Hezkuntzan hasterakoan. Duela bost urtetatik Gizarte Hezkuntza ingelesez ikasteko aukera ematen da eta baita Matematika eta Lur-ingurugiro ikasgaiak ere. Bestalde, hizkuntza artistikoarekin, musika-adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin komunikatzen ikastea.

4.- Pentsatzen eta ikasten ikastea

Irizpide kritikoz ikasten eta pentsatzen ikastea, informazio-iturrietatik jasotako informazioa interpretatuz, sortuz eta ebaluatuz. Pentsatzeko eta ikasteko ohiturak barneratu eta ikas estrategiak erabiltzen erakusten zaie ikasleei. Auto-erregulazioa beharrezkoa da, ikasleak dakienaz eta ez dakienaz jabetzen da, hutsuneak eta akatsak zuzenduz.

5.- Egiten eta ekiten ikastea

Erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, ahalegina eta zailtasunak gainditzeko esfortzua balioestea eta ekintzailea izatea, ikasle garenean eta ondorengo bizitzaren alor guztietan.

 

IDZ-IKT PROIEKTUAK

Ikasleek informazioa jasotzen jakin behar dute. Proiektu hauen helburu nagusia, informazioaren trataera ikas-irakas lan metodologiaren ardatza izatea da. Informazioa ezagutza bihurtu behar dugu, ez soilik asko jakin eta listo. Informazioa interneten dugu, hori ezagutza bihurtzea da lortu behar duguna.

Aprendizaiaren eraikuntzan IKTak dira baliabide nagusiak. Teknologia berriak erabiltzen erakutsi behar zaie ikasleei.

ALFABETIZAZIO DIGITALA: Haur Hezkuntzarako: URTXINTXA; Lehen Hezkuntzarako: TXANELA; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako: OSTADAR

–          IKASYS proiektua: Ariketak ordenagailuz egiten dituzte IKASYS proiektuaren barnean dauden ikasleek. Irakasleen jarraipena dute baina norbere jarduera norberak gidatzen du.

 

PROPOSATUTAKO JARDUERA

Ondorengo jardueran, ikasleek IKTen berri izan beharko dute. Informazio bilketa izango da jardueraren ardatza. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen mailan daude (5. mailan, alegia) eta gai nahiko berria da beraientzat. Horrela, IKTei buruzko informazio osotua batu beharko dute: zer diren, zertarako balio duten, zein diren hauen helburuak, nola erabiltzen diren, beren eskolan zein presentzia duten … Horrela, beraien egunerokotasunaren parte izango diren IKTei buruzko informazioa eskura izango dute. Izan ere, ikasleek hainbat kontzeptu berri ikasiko dituzte, baina hauen inguruan informatuak baldin badaude, errazago izango zaie hauekin batera elkar bizitzea.

HELBURUAK hauek lirateke: Taldeko lana sustatzea; Elkarrekin bizitzen ikastea; Autonomia eta auto-exijentzia lantzea; Egiten eta ekiten ikastea.

HELBURU DIDAKTIKOAK honako hauek: IKTen nondik norakoen berri izatea; IKTen funtzionamendua ulertzen hastea; IKTen erabilgarritasuna aztertzea, onurak eta galerak ikertuz; IKTek izan ditzaketen galerei buruz hausnartzea eta irtenbideak proposatzea, hauen erabilera egokia bultzatuz.

METODOLOGIA: 2-3 ikasleko taldeetan (gelakide kopuruaren arabera) batuko dira ikasleak. Informazio bilketa lau egunez egingo dute, egun bakoitzean ordubete eskainiz.

MATERIALA: Ordenagailuak (ordenagailu gelan zein gela arruntean); Sarea; Liburutegia.

 

No responses yet

maiatza 29 2012

Kaixo mundua!

Published by under Sailkatugabeak

Kaixo,

Maialen Gonzalez naiz, 25 urteko arrasatearra. Hezkuntza Bereziko ikasketak amaitzear, IKTen inguruko bloga sortu dugu. Bertan, hainbat jarduera garatzen joango naiz, guztiak IKTen munduari lotutako informazio, ariketa zein hausnarketak garatzeko asmoz.

No responses yet

Tresna-barrara saltatu